XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eusko Iruneua'ren Corespena

Katalandarren araudi-izenpetzea zala ta, igaro dan asteko ostegunean Donostia'n ikusi genduanaz, ez gera errez astuko.

Ikaragarrizko abertzale taldea, zar eta gazte, gizon eta emakume, Gipuzkoa'ko Aldundia'ren aurrean bildurik zegola, eta erkalako (errepublikako) erkaltzain (ministro) Prieto'ren aginduz, Aldundi'ko sepailo (balkoi) nagusira aurkestua izan zan eusko ikurriña; eta nere ustez, orixe, egikun orixe izan zan ostegun eguartean Donostia'n gertatu zan gauzarik aipagarriena eta aundiena.

¡Ango txaloak! ¡Ango deadar sutsuak! ¡Ango alaitasunezko agerpen zoragarriak! ¿Nork adierazi une pozgarri artako aunditasuna?.

Bazirudian, une batez, izugarrizko gizaalde aundi ura, gorputz bat egiñik gelditu zala, Euzkadi biotzez aintzaldu eta goratzeko, beti betiko....

Arana eta Goiri'tar Sabin gure irakasle ilezkorrak egun batez tajutu eta aukeratu zuan eusko-ikurrin maitagarria, Katalunya eta España'ko ikurriñen goi-malladaño jardetsia izan zan, Gobernu'ko erkaltzain ainbat eta Laterri'ko lendakari Alkala Zamora'ren aurrez-aur, guzien oniritziaz; eta Prieto bera izan zan gure ikurriña bere eskuz-artuta Katalunya'koarekin uztartu zuana.

¡Olakorik!....

Eta ondoren Eusko Abenda'ren Ereserkia indartsu eta alaitsu abestu zan, Gobernu'koak entzuten zirala....

¿Une zoragarri artan nork etzuan deadar egingo, biriketako indar guztiekin: ¡GORA EUSKADI AZKATUTA!?.

ZELETA.